Thursday, May 05, 2011

Kritikea ganik akademiko Xabier Kintana buruz systema numerikoa eta beste enparauak (berriro)

Nola lehenagokoan izkiriatu nuenean spot bat titulatzen "Euskal numeratione base dezimal -duna" zeinak erangin zuen gutun bat ganik akademiko Xabier Kintana zein gutun nik gero ezarri nuen spot berri intependente batean emanik relevantzia propioa gutunari, ba halaxe nahastu ziren erantzunak geratu zirela hola erantzunak barreiatuak bi spotetan, originalekoan eta gutunean hon Xabier Kintana. Hori desegokitasun hori konpondu gurarik dut berriro hona ekarten spot oringokora akademiko Xabier Kintanaren gutuna zeinetan egiten da kritikea ki nik esan duena buruz numerationea euskaraz. Halan nahastu ez daitezen arlo edo spot biak, hemen doana orain da ba gutun kritikoa hon Xabier Kintana nire aurreko spotari.

Halan ba, hauxe zen orduko spota.
-------------------------------------------------------------------------------
Ikusirik ze akademiko Xabier Kintanak egin kritikea ki "Euskal numeratione base dezimal -duna" agertua blog hontan' ikusirik agertu zela, nuela hori kritikea zatitua -hiru partetan zatitua- eta uste izanik ere ze hobe dela agertzea kritika hori guzia batean unitate batean eta ere kontuan harturik nor ganik datorren -Xabier Kintana akademikoa eta aski relevantea gainera nire ustez akademikoen artean- hortakoz ba dugu berriro hona ekartzen delako kritika hori, baina guzia bloke batean.

Gainera nola dagoen aski okupatua sartzeko bera Xabier hemen blogean bera bere baitarik' geuk, neuk dut argitaratzen. Honelaxe bait diost Xabierrek "Nire mezua blogean sartzeari buruz, laburki esango dizut. Nik ez dut ohiturarik horrelako mezuak zabaltzeko, eta egia esan, asti handirik ere ez, Euskaltzaindian zer egin franko baitut. Edonola ere, horrela nahi izanez gero, ene baimen osoa duzu zerorrek zeure blogean sartzeko.".

Hemen ba akademiko Xabier Kintanaren mezua:

Erramun adiskidea, agur:

Zure azken proposamena, euskarak hogeinaka zenbatzeko duen sistema aldatzekoa, jaso dut. Eskerrik asko. Ondo dakizunez, zenbait gauzatan zurekin bat natorren arren, euskaraz kultura eta zientzi hitzen idazkeran, neurri batzez, jatorria eta etimologia ahal den neurrian errespetatzeko, adibidez, beste gauza askotan, ordea, iruditzen zait bide erabat okerretik zabiltzala, inguruko hizkuntza batzuetan agertzen den sintatxi eta baliabide indoeuroparrak euskarari aplikatu eta onarrarazteko gehiegizko ahalegin horretan, adibidez. Horiek gureak baino hobeak balira bezala.

Alde batetik, jakizu, oraindik konturatu ez bazara, munduan erabiltzen diren giza hizkuntza naturaletatik, euskararen tipologiakoak, hots, eranskariak, alde handiz, kopuruz ugarienak direla, Europan, indoeuroparren etorreratik, bertoko panorama alderanztu bada ere. Horien artean japoniera, turkiera, suomiera, georgiera, Amerikako jende jatorren hizkuntza gehien-gehienak (kitxua, nawatla...) dituzu, eta guztiek, zeinek bere eremuan, zibilizazio handia eta kultura aurrerapen nabarmenak adierazteko balio izan dute. Alde horretatik, ez dakusat zergatik aldatu beharko geniokeen gure hizkuntzari bere tipologia, berezkoa, propioa eta historikoa izateaz gainera, egokia baita, eta absurdoa da mundu honetan inork inoiz egiten saiatu ere egin ez dena kasketaldi bategatik gu egiten hastea.

Jakizu, gainera, tipologiak ez duela zer ikusirik hizkuntzak zibilizazioa eta kultura adierazteko daukan ahalmenarekin, eta, denboran zehar, berezko eboluzioaz, tipologia aldatu duten hizkuntza ezagun batzuk izan direla (egiptoera, txinera [lehen eranskaria, gero monosilabikoa],ingelesa [orain arte flexiboa, baina monosilabismorako gero eta joera nabarmenagoa erakusten du], euskara [antzina, batzuek susmatzen dutenez behintzat, flexiboa, arabiera edo latina bezala; gaur eranskaria]). Barnealdatze horiek izaten direnean, ordea, berezko eboluzio kolektiboagatik gertatzen dira, elementu gramatikal eta sintaktikoen eraldaketa korapilatsu askoren eraginaz; baina sekula ez pertsona baten apeta edo kapritxoagatik.

Adibide asko aipa niezazkizuke, baina aski izan bitez ondoko hauek. Badira generorik ez duten hizkuntzak (txinera, japoniera, georgiera edo, neurri batez ingelesa) euskararen antzera, eta badira, beste batzuk, maskulino eta femeninoaz gainera, neutroa ere dutenak (greziera, hebreera, arabiera, alemana, errusiera...), Afrikako bantu hizkuntzen klase-sistema are korapilatsuago eta neurri handiz zehatzagoak ere alde batera utzirik. Espainola,italiera, errusiera edota alemana bezalako hizkuntzek, bestalde, aditz konjugatuak dituzte, adizkera bakoitza, neurri handiz, pertsonarekin kideturik egonez. Ingelesak, txinerak edo japonierak, ordea, ez dute adizkera pertsonaletan konkordantziarik (euskarazko "nik jateko, zuk jateko, berak jateko" gisa, zehatzagoa den "jan dezadan, jan dezazun, jan dezan..." formen ordez. Baina horretan bada oreka-erregela bat: forma sintetiko berezi eta laburrak erabiltzeak aldean adizkera berezi horiek buruz ikasteko zailtasun handiagoa dakar, eta forma analitiko 'errazagoek' aldiz, perpausan elementu lagungarri gehiago metatzera behartzen gaituzte, esaldia luzatuz: a) sal diezaiozun b) eros ziezazkiguten eta a')zuk gaur berari gauza bat saltzeko; b') haiek guri gauza horiek erosteko.

Agerian dago gaztelaniaz neutrorik ez dagoela (lo bueno, lo grande gisakoak ez dira neutroak, kolektiboak baizik, hots, 'gauza onen edo handien multzoa'), eta, beraz, ikuspegi horretatik espainol, frantses, italiar edo ingeles erdaldunek, neutroa duten edo gorde duten hizkuntzekin konparatuz gero, urriagoak, pobreagoak dira edota adierazkortasun eskasagoa ageri dute. Agian bai, baina horietariko inori bururatu al zaio sekula, genero neutroa berredukitzeko edo eskuratzeko ahaleginik egitea? Txinatarrik egon al da inoiz, beren adizkera monotono eta pertsona guztientzako berdin horiei 'pobrezia linguistiko' iritzita, beren aditzak pertsonaz pertsona konjugatzeko proposatu duenik? Ez dut behin ere horrelakorik entzun, ez eta irakurri ere.

Alderantziz, segur naiz, maskulino eta femeninorik ez izatea, neutrorik edo adizkera konjugaturik ez izatea "erraztasun" mesedegarritzat daukatela. Errusiarrek artikulurik ez izatea abantaila jotzen duten bezalaxe. Adizu, bakoitza den bezalakoa da, eta hitz berriak inorengandik jaso edo imitatzean hizkuntza bat aberats daitekeen arren, moda, gustu pertsonal edo lotysa edota inferioritate-sentimenduetan oinarriturik nazioak ezin bizi daitezke mimetismo hutsaz, beren burua beste baten kopia izaten ahaleginduz.

Azkenik, eta sentitzen dut hau esatea, euskarazko zenbatze-sistema aldatzeko ahalegin horretan, beranduxe heldu zara Mediterraneoa aurkitzera. Gauza bera, eta antzeko izenekin gainera, Sabino Aranak berak proposatu zuen duela ehun urte baino lehenago. Eta begien bistan dago zer nolako arrakasta eskasa izan duen, ideologia aranistako zenbait ikastolatan hogei, berrogei, hirurogei edo mila jatorren ordez inoiz berramar, laramar,seiramar eta anei modukoak proposatu eta bultzatu nahi izan arren. Pixka bat atzeraturik egotea barkagarria izan daiteke,Erramun, baina gaur egunean ehun urteko atzerapenaz ibiltzea barkaezina iruditzen zait, erabat.

Duela zenbait urte, Txillardegiren omenaldiko talde-lan baterako, artikulu bat idatzi nuen, zenbatzeko sistemei buruz. Bertan argi erakusten zen hogeikako sistema, kontinente guztietako gizakiok esku-oinetan ditugun hogei hatz-behatzetan oinarritua, mundu osoan hedaturik egon dela, eta orain ere badagoela (georgiera, bretoiera, maien hizkuntza...). Gainera, irakaskuntza, kanpo-interferentziarik gabe, beren mintzairan lantzen eta garatzen duten neurrian, inork ez du horregatik arazo berezirik izaten gauzak ikasteko. Ikusi dudanez, jada norbaitek horixe gogorarazi dizu frantsesaren etsenplua jarrita. Sistema hogeitarretik hamartarrera igarotzea oinetakoak janztearen ondorioa izan bide zen, oinak estalirik edukitzean, behatzak, 11-tik 20ra kontuak egiteko gidari gisa, begien bistan gelditzen ez zirelako. Halere, jende askok aurreko sistemaz segitu zuen kontatzen, bai eta antzina hamarkakoa zutenak (keltak edo frantsesak adibidez) hogeikakora pasatu ere.

Erramun adiskidea, Etxeparek bertso batean dioena parafraseatuz "zentzatzeko adina badukezu zuk ere" esango nizuke. Txakurrari hamazazpi hanka topatzen ibili barik, premia handiago eta larriagoak dauzka, zoritxarrez, gure hizkuntza gaixoak, horrelako pitxikerietan denbora galtzen jardun gabe.

Ongi izan eta, gaizki esanak barkatzeko eskatuz, ondo esanak gogoan hartzeko erregutuko nizuke.

Xabier Kintana.

1 comment:

Erramun Gerrikagoitia said...

Jesus Rubio said...

Labur: Kintanak du nahasten dena, eta ez dio heltzen a gakoa hon arazoa.

Gakoa ez da hizkuntzak ba ote diran agglutinanteak edo isolanteak (batzuak eta besteak ahal-dira izan prepositivoak edo postpositivoak). Gakoa ez da hizkuntzak ba ote duten jeneroa, edo zenbat jenero dituzten. Gakoa ez da hizkuntzak ba ote duten konkordantzia puntual bat edo ez. Gakoa ez da hizkuntzak ba ote duten systema dezimala edo mistoa.

Gakoa datza an hitz-ordena. Gakoa datza an sintaxi regressivo edo progressivoa (buruazkena edo burulehena). Euskararen estuasun kommunikativoak dautza an sintaxi regressivoa, zein dan gauzatzen an bere estruktura SOV eta postpositivoa.

Hizkuntza SOV eta biziki regressivoak nola japoniera ez dira inkompatible kin teknolojia edo jakinduria; eduki horiek ahal-dira azaldu an pausu (esaldi) oso laburrak, zein diran metatzen ia gabe estruktura sintaktikorik.

Syntaxi progressivoak du errazten espressiobide fluitua, potentea, erosoa, komplexua, pausatua, askea, flexiblea, efizientea, esplizitua, matizatua, ... Syntaxi progressivoak du errazten gozamen linguistikoa.

Euskaran da bultzatzen hizkuntza estandar regressivoa, eta arrakastaz.

11:12 AM, April 28, 2011
-------------------------------